XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
8.3 Ekimenak 8.3.1 Ezaugarri orokorrakMugimendu euskaltzaleen ekimen asko aipatuta daude jadanik, eta baita koherentzia ematen zieten ideologia eta jarduera egitasmoa (8.2.1-3 atalak) ere.
Oraingo atalean ekimen honen sailkapen eta aurkezpen orokorra egingo dut, jakinik, aldi berean, guztiak aipatzea edo, are gutxiago, haiei buruzko zehaztasunak ematea, ezinezkoa dela: oso zabala da epea
Hizkuntz komunitatearen portaera sistemaren terminoetan hitz eginez, alor guztiak landu zituzten Nafarroako mugimendu euskaltzaleek. Bestalde, esanda dugunez, desberdinak izan ziren euskal hizkuntz komunitatearengana zuzentzen zituzten jarduerak eta erdal hizkuntz komunitatearenganakoak.
Angel Irigarayren hitzetan, helburu bikoitzarekin lan egiten zuten:
Lehentasuna euskaldunen euskararen aldeko jarrera sustatu eta areagotzeari eman zioten. Ideologi sistema, argudiobide nagusiak, propaganda, eztabaidak, argitalpenak, ekintzak, eta abar, denak funtsean helburu horren inguruan eratzen zituzten, Campionek, adibidez, Baño gauza aiñ okerra [euskararen baztertzea] zuzentzeko, eta zutik jartzeko, lendanez Euskaldunak maite bear dute euskera. Gaur onara etorri geran jaunak, opa ta nai degu Euskaldunak euskalzaleak izan ditezera. (...). Gora Ulzamako ballea, eta gora euskara maitagarriya, Ulzamako ballean iñoiz, sekulan ilko ez dá!
(
Jarrerak hobeagotzea bilatzen bazuten, euskaldunek aukera zegoen guztietan Eskuara errekarat?
galdetzen zuen Manezaundik, zera gehituz: Deithoragarri da herri euskaldunetan ikhusten duguna. (...). Odoleko deiari ukho egiten da eta nolanahi erortzen dira arrotzen azturetan eta mintzoan
(1990: 261).
Ederki zekien Manezaundik euskara ez zela berez atzeraka egiten ari, galeraren ibilbideko urrats bakoitza hiztunen hautaketa jakin bati zor zitzaiola, euskaraz jardun beharrean erdara nahiago zuten une edo egoera bakoitzean gertatutakoa, eta horrexegatik Gauden eskualdun Eskualherrian
(ibid.: 263) erantzuten zuen. Eta Larrekok ere dei bera egiten zuen: Euskaldun ona... euskaldun
(1992a: 79).
Euskararen